Bildumaren zerrendara itzuli Idazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

EROSI LIBURUA
E-BOOK FORMATUAN

AZALA

 


 

BELARRA

 

belarra atera zaio etxeko sofari

egarri naizenean ihintza edaten dut

zerua desertu urdin bat da nire gainean

eta ez dut leiho beharrik

portuak lehortzen doazela ikusteko

 

farolez eginiko mendi bat daukat aurrean

asfaltoa dut oinetako

olatu beltz estatiko bihurgunez justifikatua

 

espaloietako losen azpian

aspaldian ez dut izaki bizidunik aurkitzen

 

gero eta putzu gutxiago daude gure herrian

denbora da ez ditudala oinak uretan busti

 

belarra atera zaio etxeko sofari

haren gainean luze botata egoteagatik

bueltak ematen ditut nire inguruan

fetuak umetokian bezala neure buruari

 

zorionekoak

zein mundutan bizi garen zehazki ez dakigunok

 

 

 

© Leire Bilbao

 


www.susa-literatura.eus