Bildumaren zerrendara itzuli Idazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

EROSI LIBURUA
E-BOOK FORMATUAN

AZALA

 


 

DESIOA

 

 

                        Inoiz zabaldu al duzu zure ama

                        erditik? Marrubi bat bezala?

 

 

Gutxitan gara desio duguna.

 

Amak ispiluan haztatzen du

bere buztinezko gorputz zimurtua.

Atzamar bustiekin zeharkatzen ditu atalak:

desertua, egarria, arrakalak, zementua.

Ohartu da berandu dela,

ur tantez alferrik moldatuko duela.

 

Ileekin batera katigatu zaizkio desioak orrazian.

Sorbaldak amildegi ertzean ditu,

suge bat bizkarrean,

ibaiak izterretan gora eta behera,

harrien pisua ahoan.

Ispiluak gero eta arinago irabazten dio pultsua.

 

Alabaren gainean pausatzen ditu begiak

isla hobe baten bila. Eta hala ere

desertua, egarria, arrakalak, zementua

sentitzen du

alaba ere bere itxura hartzen ari dela barrutik

sentitzen du

marrubiei bezala bihotza falta zaiola

sentitzen du

ez dela berak desio zuena.

 

 

 

© Leire Bilbao

 


www.susa-literatura.eus