Bildumaren zerrendara itzuli Idazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

EROSI LIBURUA
E-BOOK FORMATUAN

AZALA

 


 

DESERTUA

 

ez dut desertua aukeratu, Olga

ez dut haitzaren alde zailena hartu

asfalto gainean noa

 

ez dut basoa aukeratu, Olga

ez noa sasi gainean oinez

belar moztu berria nahi dut oinpean

 

ez dut itsasoa aukeratu, Olga

noizbehinka itsasertzean sartzen ditut oinak

hondar beroan arrastaka eroan

eta desagertuko den arrasto bat utzi

 

hondarra eta asfaltoa naiz, Olga

eta noizbait estali egingo naute

hondar eta asfalto gehiagorekin

belarra moztu berritan

 

ez dut desertua aukeratu, Olga

eta damu naiz

 

 

 

© Leire Bilbao

 


www.susa-literatura.eus