I
jaiotzean
bizitzaren hazia
eta bidenabar
heriotzarena daramazu.
Oi denbora hazkorra!
lurrak indarka loa jaurtikia,
kimu sendo, bortitzak
odol gorria zainetan.
Oi denbora aldakorra!
haserako koloredun liliak,
ortzean barrena eguzkia kanporatu,
izadia lehertu egin da.
II
Oi denbora euskorra!
egindakoaz gogoaldian,
malenkoniotsuki, oro estaltzen da,
urratsa geldiro bideratzen oskorrirantz.
Oi denbora hilkorra!
dena horizkatzen zimeldu arte,
ildo kizkurtuetan tolestatzen da,
malkoez biluzirik,
heriotzaren zai.