Hirusta
Hirusta
1985, poesia
80 orrialde
84-398-5136-7
Aitxus Iņarra
1955, Bergara
 
 

 

amonaren hileta

 

        Isiltasun iluna. Herio-bestitzaileen eskuek ohizko trebetasunez panpin malenkoniotsua dirudien gorpu hauskorra jazten dute.

        Hezetasun hozpela, usaina sarkorra, aiene tristeak.

        Amona zahartxoa zerraldo argi xumean apalki datza jainkosa sagaratuaren tankerara.

        Ekaitz amaiezina etengabe ari du.

        Amonak segeretu mingarri eta goxoak daramatza.

        Begiak itxiak, bilduak. Bihotza geldia.

        Ximurren ildo sakonak, zahartzaroaren zentzua, hoztasun iraunkorrean galdu egiten dira. Esku txiki, hezurtsu, tartekatuak bular gainean. Soineko grisak, udazken zeru goibelaren antzera, babesten du gorputz mehea.