Hirusta
Hirusta
1985, poesia
80 orrialde
84-398-5136-7
Aitxus Iņarra
1955, Bergara
 
 

 

        Kristalezko sirimiri ehoskorra, ekaitza ordezkatuz joan da.

        Etxeko atea zabalik. Gizon gazteek, burua makurturik, anda luzea sorbaldan itzaltsuki daramate.

        Zeru beruna, zerraldoa poliki aurrerazten ari dira. Eguna hiltzear dago.

        Elizaren harresi sendoen baitan hileta sartzen da. Azkenagur zirimoniako loreek, kandela diztiratsuek, hila inguratzen dute. Miserere eresia elizkideek ahots batera kantatzen dute. Hilherriko burni-atearen soinua. Jende gutxiren urrats ixila. Gorpua bakardadean datza.