Gu gara
zorotasun ez bizia
heriotza bukaezina
plazere eta oinazearen negar ixila.
gu gara
libertate iheskorraren azken arnasa
bizitzaren hazi zaharra
suaren sortutako indarra
doinu bat amaitzeko beharrezko konpasa.
Geureak dira
amets hautsiak
bortxa izkutua
lehenengo urrats kulunkaria emateko.