Aurkibidea
Melodrama
F.J. Mendiguren
Zerupe
Joxean Sagastizabal
Atera nazazue
Xabier Zorroza
Teresa
Laura Mintegi
Kafetegia
Jokin Ansorena
Hor dago
Eukene Martin
Aitzindaria
Iņaki Ugarteburu
Klara eta ura
Gorka Setien
Aurkibidea
Melodrama
F.J. Mendiguren
Zerupe
Joxean Sagastizabal
Atera nazazue
Xabier Zorroza
Teresa
Laura Mintegi
Kafetegia
Jokin Ansorena
Hor dago
Eukene Martin
Aitzindaria
Iņaki Ugarteburu
Klara eta ura
Gorka Setien
KLARA ETA URA
Gorka Setien
Motoa tabernako atari ondoan gelditu nuen. etxetik atera bezain laster Bixigu eta Kikorekin topo egin eta ordubetean erdi mozkor eta oso itsu. gero izan ziren komeriak gero. motorra martxan jartzeko orduan kabroi bikote hura nire inguruan algaraka, gustora adarra jotzen eta nik trasto zikin hura martxan nola demontre jartzen zen asmatu gabe. puzker alu batzuk bota ondoren horra hor motoa kea dariola bizirik al talego hijoputas! asteburu horretan bakarrik gelditu nintzen etxean, emakumerik gabe, eta lagun zahar batzuk bisitatzeko asmoarekin karretera luze hura aurrez aurre. haizea aurpegiari erantsita eta zartakoka. guanteak abiadan jantzi nituen eta tabernara sartu baino lehen erantzi. hotza latza arratsalde hartako zazpiterdietan.
Jende gutxi zegoen tabernan eta gehienak The Police-ren Synchronicity kantaren erritmoari helduta agurtu ninduten. nesken begiak ilun epel eta azkengabeko izotzaren bitarte horretan zeuden. norbaitzuk bilarrean zebiltzan.qué buena estás Conchi mostradorearen kontra zegoen eta eskuak gerrian jarri nizkion. -Este-
Zer egiten nuen leku hartan galdetu zidan eta nik berarekin larrua jotzeko prest nengoela nolabait adierazi, barre egin genuen elkarrekin eta nik haren kontu zerbeza pare bat edan nituen.
Barraren izkina batean, eskua kokotsean eta behatzak beheko ezpainean ezarrita Alfonsok aspertuta bezala begiratzen ninduen zaldi kalpartsu aurpegi harekin. bere ondoan, jela puska batzuekin eta baso batean zeukan biziorik handiena, J.B. whiskya. Alfonsoren alboan Fermin kanuto bat ari zen egiten. Fermin betikoa. anfetazalea. ordun ere hortzak eta mihia gelditu gabe zebilzkion ahoan; pijo fatxa itxura eta esaldi intransijenteak bata bestearen atzetik.
A mí no me jode ni mi padre! kanutoa pizten uzteko esan nionean irribarre konplize batez begiratu ninduen lehendabizi, gero metxeroa eta guzti utzi zizkidan; kostoa dexentea baino gehiago. bitartean beste zerbeza bat eskatu nuen.
Oinetako azkazaletatik kopetaraino bapateko nazka bortxati batez harrapatua sentitu nintzen ¿dónde está Miguel?sukaldean bokadillo batzuk prestatzen ari zela erantzun zidan Albertok, hango nagusiak. bere bibote luzearen islada begiratzen zuen, txanpaineko kopaka zatar batekin lehortzen zituen bitartean, irribarre atzeratuko gizona zen eta konplikazio handiegien etsai; hala ere mutil dexentea. beste zerbeza bat eskatu eta baffe baten azpian eseri nintzen, Leñok si señor si señor bomitatzen zuela. tipo dexentea, ba! azaleko tratua besterik ez zuen poliziekin baina atseginegia eta holakoetaz ez dakit gehiegi fida nindekeen.
Nahiz eta honuntzako bidean haize burua eta ideiak freskatu, tabernan edandako zerbezekin lehendik neraman kazkarra handitu egin zitzaidan. koka pixka bat behar nuen. altxa eta komunera nindoala Conchi aurrean jarri zitzaidan: mozkorra al hago? Ez nuen begiratu ere egin.
zer eman behar diok hire gorputzari komunean?.
hire alua! (hitzak blai blai bota nizkion).
ez zaik buztana altxako eta ...jaja ja !!!
baina desira haut (pentsatu egin nuen).
horrela ez duk ezertarako balio... ipurditik heldu nuen haserrealdi batean. Ederra zen neska hura alajainetan. jendeak ikuskatu egiten ninduen une hartan, begiratuko ez balidate bezala eginaz. sapore gabeko momentu hura dastatzeak ahuldu zuen gorrotatzeko ene erritmoa, bizia eta hotza sentitu nuen...
kaka zaharra, mierda puta! komuneko atean kristalezko plaka batean grabatutako komikietako pertsonaia ezaguna egin zitzaidala gogoratzen naiz. Conchi kanpoan gelditu zen barrez. sudurretako hazkureak eta gero behinere ez bezalako martxa jarri zuen tokadiskan Albertok. begiratzen ninduen bakoitzean irribarrea agerian zeraman eta nik bitartean hain argi neukan nola jo behar zen kitarra une horretan bertan.
sudurretaraino hago nazkagarri hori. hasta el culo; atzekaldetik zetorkidan ahotsa; Miguel zen.
biziotsu.
hi ez ordea.
Bandeja zeraman eskuan eta gehienetan bezala ibilkera potroso majikoa, huraxe zen gibel handirik rnaitagarriena. ondo sentitu nintzela gogoratzen naiz, baita ere nolako igokada egin zidan elektrizidadeak oinetatik urdail zuloraino. instant argia hura; dantza egin nuen, dántza dantza eta dantza. pitilina gogortu zitzaidan eta eskuekin galtzen gainetik sexoa sobatu eta igurtzi nuen. kristoren kazkarra nirea. orduantxe ipurtzulotik pasatzen nituen nik hotza beldurra etxea begiradak banderak miserableak miserikordia eta sandios guztiak ere. ze demontre. bizi egin behar baita bizi bizi....
Oraintxe hilzorian nagoela, ordu kementsuetan jarioa eta etorrera askatzera nahi gabe ausartzen naizenean edukitzen dudan mihi zatartsuaz gogoratzen naiz. hitzak bata bestearen atzetik lasterka irtetzeko zeukaten gogoa aprobetxatu nahi izan nuen. pentsamenduen trenbidea utzi gabe, begi lausoz, begi lainotsuz tabernako argien laztanei besoak eskaini nizkien baina argiek ez omen dute gorputzik eta... bapatean ez zitzaidan bakarrik dantza egitea gustatu: hantxe egon behar eta ez zeudenak inoiz bizi izan gabekoak zirela ziurtatu nahi izan nuen baina inguruan zeuden. barran tinkatuak, ezer esan gabe ahoa mugituz besoak jarrera zail hilkorrean, ileak garbi urdail zulatuak poltsikoak diruz: beste batzuk hilarrean, unibertso desastratu baten legepean esferatxoak jiraraziz eta bola beltza azken finean nagusi. emakumeek barre egiten zuten.
Miguel ondotik pasa zitzaidala berriz gogoratzen dut bai... eta heriotzaz hitz egin nahi izan nion. Miguel goazen hemendik!!! goazen beste mundura esatea akaso al zen segundu mozkor itsu desesperagarri hartako esaldia? aspaldi entzuna nuen heriotzaren sonata gaualdean, sukaldeko leihotik sartzen zela poliki mantso, hots nabarrik atera gabe, inor esnatu edo izutu gabe, beste egia oro gure bizitzetan ezartzen diren modura, errukirik gabe... lore beltzak zure inguruan, lore beltzak.
asko falta al zaik gaurkoz libratzeko?
Handik hona zebilen Miguelito, edozeinekin bazilaketan, bai neska gazte bai emakumeei bere azkengabeko gogoa intraszendenteki aurkeztuz: noizean behin niri begiekin keinua egiten zidan.espera a que se vayan estos musgos vale?erretzeko papera eskatu nion. nik neurea banuen baina auskalo non. gero eseri eta kanutoa piztu ondoren bazirudien musikak guztia bereganatu zuela berriz. bazirudien. suabe suabe Lou Reed. taberna hartatik irtetzerako denbora dexente pasa behar zuen oraindik.
Eta Klara iritsi zen eta desiratzen nuela esan nion eta ahoa ireki zidan eta gorputza mugitu zuen. txikia da Klara. ederra da Klara eta aski dira haren begiak gauean bidea argitu dadin: bizirik dago eta gau hartan. antsiz girotutako gau hartantxe polita zegoen, xarmanta benetan. lepoan kozka egin nion eta hark irribarre pikaro batez erantzun zidan. gero bazter batean zerbeza batzuen aurrean hitz egin eta hitz egin. ezpainen atzetik bion desioa ageri eta kontakizun arruntak kontatzeari ekin genion. bizitzaren tartea izandako horretan isilik egotea lotsagarri izango balitz bezala.
polita zaude!
Amaz eta familiaz hitz egin zidan. nolako histeriko kuadrilaz inguraturik bizi zen, nolako txantaia sentimentalez suntsitu izan duten bere zoriona. ez isiltzearren mintzatzen zitzaidan.
zure titiak gustatzen zaizkit.
Bazekien halakorik esango niola. hobe esan. hitz horien zain zegoen. ezagutzen bainau.
Klararen ondo ondoan eseri nintzen eta sorbaldatik eutsita musu kementsu luzea eman nion. ezpain biguin goxoak ditu Klarak. zuzpertu egin nintzen. edan genuen. gero eta gehiago. egarria bera edan egin genuen. jadanik ez zuen inguruko jendeak inportik. begira zezaketen nahi zutena ez baitzeuden gure lekuan: zerk zuen garrantzia orduan? gure eskuak mugitzen hasi ziren. elkarrizketa alferrikakoa zen. Miguelek beste izkinatik begiratzen gintuen irribarrez.
Alu hori! hurbildu zitzaigun eta papela karteratik aterata koka raia bana eskaini zigun. Lehertuko nintzela pentsatu nuen eta ostean mundua zabaltzen hasi zen berriro.
goazen norabaitera Klara! ez dugu nora.
zure autora zure autora.
Gauez autoa poliki herriko pantanoaren ertzera abiatu ginen. bidean eskua gorputzetik pasa nion. titiak eskuetan sagar gozoak iduri, sexoa blai edo odoltsu antsi puztua. autoa gelditu zuenean atzeko eserlekura pasa ginen; musu arnas estu larrua gori larrua kixkal.
Bragetako kremailera jetxi eta galtzak zertxobait erantzi zizkidan, gero zakila esku artean hartu zuen.
orain zauden bezala min egingo zenidake guzti hau sartuko bazenit (ez nuen ulertu) nire buztan tentea ahoan sartu zuen poliki; hiltzera nindoala sentitu nuen. zeruan izarrak.
Orain hemen, botika usaina giroan, ospital hotsa belarrietan, jendez inguratua nagoela badakit baina ez ditut ikusten, entzun bakarrik. nire idurizko heriotzaz mintzatzen dira edo bejetalen bizitzaz. badakit nire gorputzean dabiltzala zerbait erremediatzeko asmoarekin baina ez dut ukitzen didatenik sentitzen. entzun eta jakin bakarrik. amaren azkengabeko mina entzuten dut, malkoek bihotzean zuloa nola egiten dioten. aitari, inoiz ahoskatu ez dituen hitz urratuak aditzen dizkiot. nik ez dakit non nagoen ere. gizonen hotsez aparte, isiltasunaren hots nabariaz inguratua nago. haize hotzeko korrontea sentitzen dut batzuetan, pasabide bateko bi ate irekiren artean banengo bezala.
Amodio sutsu hura eta gero ezer gutxi. tabernara bueltatu ginen, Miguelek lana bukatu egin zuen orduantxe eta Auritzko diskotekaruntz abiatzea pentsatu genuen. karretera aldrebestu hartatik eroarena egiten gindoazela auto baten argiak aurrez aurre oroitzen ditut eta badakit orain gehiago bizitzea ez genuela merezi erabaki zutela argi madarikatu haiek. argi madarikatu haiek ez ziren ilargia bezala uretako ispiluan isladatzen.