Aurkibidea
Melodrama
F.J. Mendiguren
Zerupe
Joxean Sagastizabal
Atera nazazue
Xabier Zorroza
Teresa
Laura Mintegi
Kafetegia
Jokin Ansorena
Hor dago
Eukene Martin
Aitzindaria
Iņaki Ugarteburu
Klara eta ura
Gorka Setien
Aurkibidea
Melodrama
F.J. Mendiguren
Zerupe
Joxean Sagastizabal
Atera nazazue
Xabier Zorroza
Teresa
Laura Mintegi
Kafetegia
Jokin Ansorena
Hor dago
Eukene Martin
Aitzindaria
Iņaki Ugarteburu
Klara eta ura
Gorka Setien
ZERUPE
Joxean Sagastizabal
(Ipuin hau El Víbora-n agertutako istorio batean oinarritzen da)
Alberto Requejo, gaueko atezaina, whiskyaren konpainiaz egokitzen zen iluntasuna nagusi duten orduetan, hainbestetan kantatu eta poemetaratutako ordu xelebre eta beti ere erritmo propio batean bizitakoetan. Erritmo geldia. Hamabietatik zortziretara denbora amaigabea zen erabat, hirurogeita bat urteetako pasadizo guztiak errepasatzeko haina gauero eta maizegi erabiltzen duguna indar eta interesaz gabetzen da, kopetako zainak bero zamatsuz beterik. Isiltasun bakartia zen etorkizuna.
María Carranza, zazpigarrengoa, ohizko giltza-hotsaz anuntziatu zen, urrats ttipiez sartuz, trumoia bailitzan bere presentzia, lotsati. Botila jaso egin zuen atezainak.
Gabon.
Berdin. Aizu, ez dago edaria ezkutatu beharrik Albertok irribarre egin zuen, kakaume hura errietaka aitonari.
Bueno, badakizu, pertsona batzuei horrelako gauzak... atera zuen berriz.
Ez naiz ni horietakoa, tragoskada bat gustora edango nuke, gainera poltsa mahaian utziz, aurpegia xamurtasun alai batez argiturik.
E? O... oraintxe, basorik ez daukat, ordea...
Hauxe, zurea, berdin da. Uuuumm! Ze xuabe! «Scotch» al da?
«Espainoloch». Ez duzu zuk whisky askorik edan eutsi egin behar, gazte hauei.
Ez, nik «thriller» edaten dut normalean maltzurra espresioa.
Kontrarioak defensa guztiak txikitu zizkion. Damutu egin zen desafioaz. Neskak ironiaz begiratzen zion, garaipenaz harrotu gabe.
Zu bakarrik bizi zara, ezta? Hilabete zeraman lanean, galdera egokia izan zitekeen lohietatik irteteko.
Bai, zuek ederki ikasten ohi dituzue etxekoen gorabeherak, oraindik ez duzu behar adina denborarik izan atsegina zen hizketan baina malizia zerion baita sudurretik ere.
Ni ere, baina beste erremediorik ez dudalako. Zuk berriz aukeratua izango duzu bakardadea...
Bai, ezingo nintzateke inorekin bizi, oraingoz behintzat.
Eta zer egiten duzu?algaraka hasi zen neska, Albertok ez zuen uste hain galdera arrunta hainbesterako zenik, zer egingo zuen bada, panpoxa eder gaiztotxo hark?
Larruzko abrigo luzea ireki zuen, parafernalia guztia soinean, kamisoi garden gasazkoa, ligeroa eta tanga gorri mikroskopikoa, titiak bi branka bikingo itsas zabalean.
Puta naiz.
Heuk erabaki, gazte, dakiana bota ezak edo futbolean arituko gaituk hire pilotekin.
Hiru zutik eta belauniko laugarren bat. Odola zoruan, odola belarrietatik, sudurretik, ahotik, bularretik behera, eskuak atzean loturik, ubeldura more-gorriak nonahi. Ostikoa hankatartera, eztarritik ez oihurik ez arnasarik, burua moketan apoiatu eta botatzarrak goitik behera kolpatzen du. Jasotzen dute. Labana automatikoaren hotsa.
Manuri pasa nion guztia, mila aldiz esan dizuet, ez daukat ezertxo ere, eta hura non dagoen nola jakingo dut! negarra mina desesperazioa.
Alperrik ari haiz, hemen ez dagoela garbi zegok, baina hik, buruzagiorde haizen horrek, nola ez duk bada non dagoen jakingo! bi milimetro sartzen da eta poliki-poliki sorbaldetik bularrera, bularretik sabelera, zakilera...
Alderik aldeko irribarrez begiratzen zion Mariak sorpresak jotako gizasemeari, txingarra ilunean sentitzen zen, plazerraren jainkosa.
Ai Alberto jauna! Irakaslea zeu izan beharrean ia nik irakasten dizudan zerbait! Oilo arraultze batetik elefante rosa sortuz gero ere ez zen areagotuko Albertoren harridura. Mutu, begirada arestian desagertutako paisaian itsatsita zeukan.
Maria... Ama Birjinaren aurrean bailegoen.
Beste tragoskada bat, arren jauna! aurrea hartuz berak zerbitu zuen. Txin-txin egin zuten «Strangers in the nigth» biek. Mariak zaplasteko maitekor bat eman zion, esna zedin, nonbait.
Gizona, noiztik ez zara emakume batekin egon? Onginahia ageri zen jardunean. Ez zuen gehiegi pentsatu beharrik, Ixabel Joan zenetik, bere Ixabel maitea taxistarekin abiatu zenetik, maletaz inguraturik geltoki-aurretan azaltzen diren etorkinen noragabetasun tristean uzten zuelarik.
Aspaldi, aspaldi ausiabartza (derrota) oldartu zitzaion, igerri Mariak eta muxu goxo batez ezpainak karmineztu zizkion.
Gauzak epeltasun abegitsu baten magalean lotu ziren ondoren. Albertok izerdiz eta perfumez osatutako oksijenoa hurrupatzen zion Mariaren azalari, Ozeano-hondotik eguzkitaratzen zuen bere sirenari, eta hau, laztan eta muxu, pirata guztiek amestutako altxorra, eskaini egiten zen, gauaren erdian emankor. Mariaren gorputza kristal opakozko sabaiaren kontra zekusan atezainak, ilargia han urrun, lo. Ez zen Ixabel Maria, baina haren eza jakinduriz ordezten zuen, mila ohealditan ikasiak txeraz nahasturik, gorputz zaharra gordineraziz, bere ederraz gozaraziz. Albertok sinestu ezinean arakatzen zuen, ustegabeko erritaren zai nonbait, fidagaitz baina liluraturik. Maria, hankak zabalik, lotu zitzaion, eta atezainak ez zituen begiak itxi nahi, neskaren gora-behera lizunak nola irensten zuen ez galtzearren, zeruetako erregaliari ahalik eta gehien hartu nahian. Zerua, berriz, momentu horretantxe milatan kraskatu zuen kazkabar ikaragarri batek eta Mariak birikak behartu zituen garrasi ozen luze batez, kristalak lehertarazi eta odoleztatutako gorputz bat zetzalako haien ondoantxe.
Jaungoikoa! Txabi da. Txabi Martin, seigarrengoa! Amatxo maitea, zer egin dioten gisajo honi!
Txabik ez zuen akabera goxorik izan, begiak zuriz, kolpatuta, erreta eta ebakiz josita zegoen, borreroaren atzaparra. Bere biluztasunak izugarrikeria mota ugari laburbiltzen zuen.
Alberto dardar batean zegoela konturatu zen, Txabik sortutako kraterretik negua erasoan ari zen, eta ez negua bakarrik.
Ikusten gorpu hori? Horrek bere burua bota du, bejondeiola!
Aiba aiba! Maria Carranza eta atezaina! puta horrek etxerako lana ekartzen omen du, alajaina!
Poliziari deitu behar diogu.
Gizon gazte bat ematen du.
Ikusten? Larrutsik dago!
Atezaina eta bestea ere...
Egunkarietan azalduko gara.
E! kafea berotu dut, zer gertatzen da orain?
Gauak, gurekin errukitu ez eta enboskadetan erasotzen digu, ilargiak argitu egiten ditu haren krudelkeriak eta gizakiak haruntz eta honuntz dabiltza. Egunsentia, geroxeago.