Ez sinkronia
Ez sinkronia
1985, poesia
112 orrialde
84-398-3093-9
Gorka Setien
1958, Barcelona
 
1983, poesia
 

 

urteak dira haizean markatzen

bakardadean

ortzadarrari koloreak itzaldu zaizkio

  gastatzen bakardadean

 

  gizakumearen begietan dizdira

  zeinen bizkor

  argiñoak dira dantzan

  zeinen bizikor

 

miseria merke maiz nonahi

asfaltoan,

ahoak kalez kale

hilak, hotz akaso ala karraxi mutuan

oinaze zorrotza botiletatik merke maiz nonahi

 

  eta esango nioke

                    bere urdaileruntza akaso legokeen zulotik

                    sartuko nintzatekeela esango nioke

                    bazkatuko nintzatekeela haren zuku eta barne muinetatik

                    gustora;

                    asea nuke orduan asekaitza

                    patxara onean

                    nire zuloa berdindua gustora hemen.