
Aurkibidea
nik esan nahi dut eta ez dizut esaten
zure irri zuri gorriak hazia erein zuen
arrazoiketaren eztanda gogorrak
BETEA DARDARTIA HUTSA
belarrietako tintilak eztiki laztantzen zizkidaten
eta amodioan garaile eta galtzailerik balego
ASFALTOKO LURRIN
optimista izateko garaia omen da gaurkoa
LETXE GUZTIAK IRAKITEN JARTZEN DIRENEAN
(isaak lagun zarrari entzundako esaera)
guztiz ajolakabekeriaren garaia
herriak herria bera erasotzen dabilen
OINEN AZTARNA LOKATZETAN
urteak osatzeko gauza izandako segundu haiek
emakume batek zerua dudan jartzen zuen bitartean
poema bat idatzi behar nuela...
OIHARTZUNAK MAILUAREKIN JOTZEN DU
Aurkibidea
nik esan nahi dut eta ez dizut esaten
zure irri zuri gorriak hazia erein zuen
arrazoiketaren eztanda gogorrak
BETEA DARDARTIA HUTSA
belarrietako tintilak eztiki laztantzen zizkidaten
eta amodioan garaile eta galtzailerik balego
ASFALTOKO LURRIN
optimista izateko garaia omen da gaurkoa
LETXE GUZTIAK IRAKITEN JARTZEN DIRENEAN
(isaak lagun zarrari entzundako esaera)
guztiz ajolakabekeriaren garaia
herriak herria bera erasotzen dabilen
OINEN AZTARNA LOKATZETAN
urteak osatzeko gauza izandako segundu haiek
emakume batek zerua dudan jartzen zuen bitartean
poema bat idatzi behar nuela...
OIHARTZUNAK MAILUAREKIN JOTZEN DU
 
    sentipen madarikatu aunitz
    dardar bibrazio edatzailea ametsetatik desioetara
  bizitza borobil bat bilakatzeko falta zaigun marra infinitoa
minutuz minutu arnas estuetan ahantz ematen dugu
      rutinaren literatura zapaltzailean.
 
  tekno sentimendu xehetu kirastua
  zorionaren preziotan saltzen dute,
  gorrotoa hilotzen ixiltasun lizuna edo beldurra
ziurtasun nekagarri agertzen zaigu asfaltoan...
asekaitz dirauten bihotzengatik
beruna ixurtzen duten zakilengatik.
 
                  ai haur kabi
                  dizdira begi
                  zein goxoa
                  zuen eskea
                  zein kaxkar
                  gu ia beti.