Ez sinkronia
Ez sinkronia
1985, poesia
112 orrialde
84-398-3093-9
Gorka Setien
1958, Barcelona
 
1983, poesia
 

 

orain,

        bakarrik nagoela berriz

            ur beroko poltsak

        eta amaren berbena sendagarriak

            oroimen eta kontsolamendu dira.

          denborak ez ditu

              sapore eta usain bereziak ezabatu,

            kuttuntasuna tentagarri ere orain.

 

orain ere

  hala ere

                hemen gertatzen zaiguna triste;

                triste borroka heriotzetik pasatzea;

 

haurrek hemen gerra edaten dute

ez maitasun ur gazi epela.

 

gure basoetako basauntz paranoikoak

azkengabeko ihesian dabiltza.