Aurkibidea
AMAIERA
INTENTZIORIK GABEKO KIMUAK
—I—
Agripa (estatuak ere hiltzen dira)
—II—
—III—
CYPERUS ROTUNDUS
HIRUGARREN PAISAIA
HASIERA
Aurkibidea
AMAIERA
INTENTZIORIK GABEKO KIMUAK
—I—
Agripa (estatuak ere hiltzen dira)
—II—
—III—
CYPERUS ROTUNDUS
HIRUGARREN PAISAIA
HASIERA
I
idazteko kausa bat da: idatzi garaiz
mendera egokitu ehun urte berriren hasieran
nik ere nahi dut
Oteizak duen arrazoia: Itziar
hau ez da aitzakia excusa bat da
“aquel lleno de agua que nadaba ya llegaba
celebratorio de palabras caminan se lamentan”
quería soltar unas palabras
en lenguaje castellano
España tiembla españa
en minúscula sin respeto
atentzioa etengabe eskatzeko arrazoia
nik Itziarrik ez dut
II
ez dut idazteko beldurrik-izurik
baina ez nazazu harrapatu hide and seek
abstraktua dela diozu ez duzula ulertzen
hau ez da abstraktua
pelikano bat etxean sarturik
hemen ez dago halakorik
ez dago Polux, Pandora,
Kanadako basorik hemen
humanoak ez gara irten
hilabete honetan
planetak akuario bat dirudi
hilabete honetan
National Geographic ez utzi zarena izateari
zu bezalakorik hemen halakorik ez dago
III
“ante
con contra
de por sí
salgo
de este confín gramático carnal
ya soñado pájaro entero ya madera
…
muy bien dijo ella”
muy bien dijo ella
soziologoak nire kontra
linguistak arkitektoak nire kontra
lengoaia ez da pribatua
nik idazten dut Itziarrik gabe
ez dut idazteko beldurrik-izurik: Arendt
IV
Yourcenarrek dio:
“Diderotek liburu bat idatzi zuen:
Paradoxe sur le comédien”
dio:
idazleak autentikoa izan behar du
baina:
heroirik gabeko
epopeia antidiskolikoa
memoriarik gabeko
kubo neosintaktiko europarra
Grammaticorum Princepsen aurkako
produktua
eta helarazi gabeko manifiesto atseratua:
maite zaitut
V
klimax zentrorik al da?
plazeragatik egiten da:
Kropotkin
plazeragatik egiten da
juduen arazoaren azken soluzioa
g
a
i
z
k
i
a
o
n
g
i
a
Eichmann vs. Klement
VI
humanoak arrainak gara hilabete honetan
akuarioak planetarioak itxialdian
eta urik nahi ez zuen Zaldi Handia
eta Txakur Bustia, Uso Beltza,
Obelisko Bertikala
aurpegiak-gorputzak ukituko ditut
espazio zabalean
espazio txiki jabetuan
unibertso bat idatzi nahi nuen esküaraz
gaur txoriak basurdeak loreak
belardiak mendiak itsasoa zelebratuz