Gepardo japoniarrak
Gepardo japoniarrak
2022, poesia
88 orrialde
978-84-17051-91-4
Azaleko irudia: Guillermo de Foucault
Lizar Begoņa
1996, Sopela
 
 

OPERAZIO ITZULGAITZA

 

 

hitzok ez ditut nik idatzi baina      ez dut

hitzen          izaera iraultzailean sinesten

formaren            operazioa itzulgaitza da

 

Ideia eta Kontzeptu guztiak alda daitezke

Ongia Gaizkiaren              tokian kokatuz

Benetakoa Faltsuarenean           eta abar

 

baina        lengoaiaren materialtasunean

atal bakoitzak  bere energia agortzen du

eta azken ondarea          soilik da forma