Gepardo japoniarrak
Gepardo japoniarrak
2022, poesia
88 orrialde
978-84-17051-91-4
Azaleko irudia: Guillermo de Foucault
Lizar Begoņa
1996, Sopela
 
 

AGRIPA (ESTATUAK ERE HILTZEN DIRA)

 

 

Agriparen Panteoia inguratzen ari zareten turistok,

zer da galtzen ari naizena?

 

heriotzaren botanikaz aritu zait Chris Marker

segundo batzuetan

 

estatuak hiltzen diren eran

sartzen direla umeak zahartzaroan

 

beldurraren izurria Sumerko tenplu batean

hazi zela lehenengoz

 

eta nik isildu dut pause

ez dut ezer gehiago entzun nahi