Gepardo japoniarrak
Gepardo japoniarrak
2022, poesia
88 orrialde
978-84-17051-91-4
Azaleko irudia: Guillermo de Foucault
Lizar Begoña
1996, Sopela
 
 

LORATEGIA

 

 

Lorategian azeriak eta enarak daude.

Oh! La belle époque!

 

Eta Marguerite Duras, Ursula K. Le Guin eta ni

Itsaso Hori Zaharrean.

 

Itsaso Horitik lorategirainoko gepardo japoniarrek

lurralde libre baterantz doazen abereak dirudite.

 

Tartean inork ez dakigu komak non jarri

eta multzotik aldentzen ari gara hirurok,

aldendu egiten naute.

 

Horrela entzuten omen da mundua.