Gepardo japoniarrak
Gepardo japoniarrak
2022, poesia
88 orrialde
978-84-17051-91-4
Azaleko irudia: Guillermo de Foucault
Lizar Begoņa
1996, Sopela
 
 

HAU EZ DA KANTA BAT

 

 

(estrofa I)

 

begira ezazu: aukera pluraldua

bizitza paraleloek ugaldua

baina bakar bat hartuko banu

abaniko zahar-helduan

dena erdituko nuke

besteen negatibo galduan

 

(errep.)

 

familiaren luzapen bizigabeak

zenbat dira eros daitezkeen abereak?

 

(estrofa II)

 

begira ezazu: egun motela

Itoizen kantan bezela

piztia eta munstroen giro ospela

beti akordatuko naiz

exiliatutako Kristofena zela

sakon irentsi gintuen nobela

 

(estrofa III)

 

zarataren arteko erresuma isila

edo katoliko mutatuen ezkilak

eta goseak mina badakar

atseden gabe arituko naiz bila

gauza guztien posesio hila

pixel multzoaren negu hurbila

 

(errep.)

 

familiaren luzapen bizigabeak

zenbat dira maita daitezkeen aleak?