Iratzeen esporak
Iratzeen esporak
2009, poesia
80 orrialde
978-84-92468-15-7
azala: Maite Yurrebaso
Igor Estankona
1977, Artea
 
2020, poesia
2002, poesia
1998, poesia
 
Iratzeen esporak
Igor Estankona, 2009

Istorio gehienak gauza zirraragarriekin hasten diren bezala, halaxe hasten da liburu berria: bat-batean airean hedatu diren iratzeen esporekin. Ikusten ez dena baina izan badena deskribatzen du Estankonak, eta pentsamenduak maiz ezkutatu egiten duena esan. Zoriona, zalantzak, errepresioa, maitasuna… lerro bakoitza, behin eta berriro landua, grinen eta hotzikaren ispilu da. Emeki idatzita dago Iratzeen esporak, Igor Estankonaren laugarren poema liburua, irakurketa izan dadin azkarra eta erabatekoa.

kritikak:
Lauza berriak bide zaharretan, Beñat Sarasola, Berria, 2010-01-03
« Poema hauek Igor Estankonak idatziak direla ohartzeko ez dira ale asko irakurri behar. Era berean, ordea, liburuari aire freskoa sumatzen zaio, energia berri bat, azken emaitza aberasteaz gain etorkizunerako bide berriak iradokitzen dituena».
Ironiaren eskutik, Javier Rojo, El Correo, 2010-01-16
«Ametsen eta irudimenaren mundua agertzen zaigu hirugarren atalaren ardatz moduan, ametsen eta irudimenaren mundu hau zentzu zabalean ulertu behar bada ere. Eta honetan ere ez da ironiarik falta, amestutakoa errealitatea bezain gordina denean».
Urdin, azul, bleu, blue, blau..., Ainara Maia, Gara, 2010-02-19
«Ulertu nahi eta ezin, baina beharbada ez da ulertu beharrik sentitzeko. Sentitzen ez bada, ordea, bizitza aldamenetik pasatzen zaigu, eta irakurri arren, liburuan aurkitutako olerkiek ez gaituzte hunkituko; ez dugu iratzeen esporarik sentituko».
Udaberriaren itxaropena, Felipe Juaristi, El Diario Vasco, 2010-02-26
«Begia Iratzeen esporak izenburuaren gainean jarri eta burura ez da irudi begetala etortzen, baizik eta, are abstraktuago bat, eta irudikorragoa ere bai, neurri batez. Itxaropenarena, hain zuzen».
Esporen biluztasuna, Goizalde Landabaso, Deia, 2010-05-08
«Badoaz antzarak eta badatoz Estankonaren azken olerkiak. Mina iratzeen modukoa balitz nahikoa litzateke neure balkoia okupatu duen haize bafada bat esporadaka deusezteko. Putz sakona eta adio zauriak. Beleek ez lukete izango non pausatu, eta denbora mugatuegian barruan eragindako zuloa zarratuko litzateke».