Iratzeen esporak
Iratzeen esporak
2009, poesia
80 orrialde
978-84-92468-15-7
azala: Maite Yurrebaso
Igor Estankona
1977, Artea
 
2020, poesia
2002, poesia
1998, poesia
 

 

LIBAZIOA

 

Baietz diozu, eta jaikitzen laguntzen diozu

eta gupida erakusten duzu, eta gezurra diotsozu

eta baietz diozu, eskuzabal.

 

Baietz diozu, batasunagatik, gaixotasunagatik

zure laringea da bere besokoa.

Baietz diozu, ze azken batean

luzea da bizitza

eta bere sufrimenduak hunkitu egiten zaitu.

 

Errukia dizu, ulertu egiten zaitu,

eskertu eta errespetatu egiten ditu esku horiek

gorputza garbitzen diozunean, rola onartuz.

 

Baietz diozu, behin eta berriro baietz

pentsatuz, agian

bizitza luzea dela oraindino

sanmartinetako uda txikia bezala.

 

Baietz diozu, eta oheratu egiten duzu

eta gupida erakusten duzu, eta gezurra diotsozu,

eta loak hartzen zaitu

egun hauek ordezkatuko dituzten egun berriak

etorriko direla amestuz

bera betiko gazte izango denean

zure bular idorretan.