Iratzeen esporak
Iratzeen esporak
2009, poesia
80 orrialde
978-84-92468-15-7
azala: Maite Yurrebaso
Igor Estankona
1977, Artea
 
2020, poesia
2002, poesia
1998, poesia
 

 

GARAGARRAREN ORRI BERDEA

 

Ez dakit ilargi bako gaua den

edo zu, jada ez didazuna

hitz egiten ametsetan.

 

Ez dakit lanbroa den

edo zure irudia, apurka ahaztu

egiten zaidana.

 

Ur hotzen putzua,

urteokaz eroritako

euri guztiek sortua.

 

Zure esnearen titia kendu zidan

bidelapurrak

mendebaldea seinalatzen du.

 

Garagarraren orri berdea,

ez dakit zu zaren

edo faltan botatzen zintudan bitartean

irakurri dudan

balada errumaniar bat.