Moskito
Moskito
2020, poesia
96 orrialde
978-84-17051-41-9
Azaleko irudia: Borja Estankona
Azaleko diseinuan laguntzaile: La Machine
Igor Estankona
1977, Artea
 
2009, poesia
2002, poesia
1998, poesia
 
Moskito
Igor Estankona, 2020

Moskito Igor Estankonaren bosgarren poema liburua da, azkenekotik hamaika urte igaro ondoren argitaratutakoa. Bizitzaren bideak bezain zabala eta ustekabekoa, Moskito aitatasunaz ari da, bikoteaz, nazioaz, heriotzaz. Agerpen eta desagerpenean, adierazte eta ezkutatzean oinarritzen den unibertsoa da berea, lanbroak ezkutatutako poesia, hainbat irakurketarako aukera iradokitzen duena. Estankonak badaki zinikoa izaten, baina badaki esperantzari eta poesiaren edertasunari eusten ere.

audioak:
“Irakurrieran”, Bizkaia Irratia, Leire Palacios (2020-06-01)
bideoak:
Artefaktua (2020-05-29)
kritikak:
Ehun orri hamaika urteren omenez, Aiora Sampedro, Berria, 2020-04-05
«Molde eta errima anitzeko olerkiek osatzen dute lana: egileak berdin-berdin egin dezake soneto baten egitura imitatzen duen pieza elegiakoa nahiz poema narratiboa, edo egin ditzake bertso-librean idatzitako piezak».
Arteako baso sarria, poeta maiteminduaren..., Mikel Asurmendi, argia.eus, 2020-04-17
«Gorputza da sexua, hizkuntza bihotza. Apolo eta Artemisa. Arteako poetaren basoa sarria da, usu eta zerratua, eta Iratxe kolorekoak zuhaitzak. Ihien artean dabiltzan umeek erakusten diote bidea poetari».
Ziztada atsegina, Aitor Francos, Bilbao, 2020-07-01
«Estankonak, hizkuntzaren erabilera trebea bezain arriskutsua eta esperimentala eginez, idazkera lagunarteko gauza bihurtzen du, jakituriaz beteriko heldutasunerantz».
Moskito, Aritz Gorrotxategi, El Correo, 2020-09-05
«Badute Igorren poemek hoztasun bero moduko bat, argitasun ilun bat. Klabe pertsonal batetik abiatzen dira sarritan, bizipen edo gogorapen batetik, eta irakurlea poeman barneratu ahala, linternarekin poemaren leizea argitzen doala, bat-batean esaldi batek dena argitzen du».
Moskito, Mikel Urkixo Aierdi, Begitu, 2020-10-15
«Estankonak bizipenei errepasoa egiten dienean, ez du hareetan galduta geratzeko asmorik. Norberaren biografia errepasatzeko beharra besterik ez du autoreak, norbanako guztiok sarri egiten dugun legez».