Moskito
Moskito
2020, poesia
96 orrialde
978-84-17051-41-9
Azaleko irudia: Borja Estankona
Azaleko diseinuan laguntzaile: La Machine
Igor Estankona
1977, Artea
 
2009, poesia
2002, poesia
1998, poesia
 

 

ZORIONA, LAKUA

 

Deitu dizut baina ez dit deirik eman

esateko bihotza arbuiatu didala gorputzak.

Benetako maitasuna etorri da

hasieran pentsatu dut gorrotoa zela

eta ia-ia elkar joka hasi gara,

nor zara zu, nor zara zu?

 

Nire hegazkinen ostertzak

eta zure irlen bits urrunak,

honelako gau batez amets egin nuen

ondoan zintudala, eta agertu.

Gero galdu egin zintudan,

eta barkatu egin ninduzun behin Donostian.

 

Deitu dizut baina ez dit deirik eman

esateko aingeru hauek hitz egiten dutela

gure haurrek bezala diote:

“Lurra berotzen duten suak

piztu dira” edo

“ez izan beldurrik, aita”.