Moskito
Moskito
2020, poesia
96 orrialde
978-84-17051-41-9
Azaleko irudia: Borja Estankona
Azaleko diseinuan laguntzaile: La Machine
Igor Estankona
1977, Artea
 
2009, poesia
2002, poesia
1998, poesia
 

 

Antologia honetako poeten artean beharbada bera da sakonena. Inoiz idatzi du: “Zuria, Naxoseko ezkontza hura bezain”. Argitaratu dituen hamabi poema liburuetatik hamar baikortasun malenkoniatsu bete-betekoak dira. Gero bigarren senarra hil zitzaion bat-batean —eguzkipean aurkitu zuen eserita—, eta atmosfera ilunagoetara egin zuen. Haserrearen belaunaldiko partaide, kartzelatik azkenengoz irten zenean ere espainiarrak ez zituela gorroto eutsi zion. Barruan idatzitako Eta gure Jessoreko bidea? gazteen ereserkia da oraindik bere herrian. Elkarrizketarik ez du apenas eskaini, biografoek diote autotik begiratzen diela pinudiei, huntzaz estalitako baserriak bilatuz bezala, edo bere obraren ardatza den etorkizunari, su horri, hel eginez:

 

            Seme bat neraman sabelean

            gero izango zena nire alaba

            zeinen ederra batzuetan

            ez jakitearen ederra.