Moskito
Moskito
2020, poesia
96 orrialde
978-84-17051-41-9
Azaleko irudia: Borja Estankona
Azaleko diseinuan laguntzaile: La Machine
Igor Estankona
1977, Artea
 
2009, poesia
2002, poesia
1998, poesia
 

 

GAUR GAUEKO EFEMERIDEAK

 

Ilargi mehe bat, bidea etxera,

esan liteke oraindik linabera hazten dela

bazterretan, ezezagutzen dut dena.

 

Behin elurra hasi zuen maiatzean

baina ez zen gogortu.

 

Zer erotikoa, ketzala ikustea airean

edo arrain bat errekan

edo arkularia bere zuloan ostenduta.

 

Ezpainak jartzen ditut edonon,

azalean, ileetan, aukera handia dago

 

porro baten kearen atzetik doaz letrak

gauza ederrak idatz ditzaket gaur gauean

euskarak asko aurreratu du

bere morrontza eta guzti

adierak badauzka

abandonu honentzat.