Aurkibidea
KIND OF BLUE
Gorpuak eta gainontzeko gazteak
NEFERTITI
Aita eta anaia industrialdetik
Ez dut zure bihotz ezezagunetik arnasten
IAZKO URTEBETEAK
Aurkibidea
KIND OF BLUE
Gorpuak eta gainontzeko gazteak
NEFERTITI
Aita eta anaia industrialdetik
Ez dut zure bihotz ezezagunetik arnasten
IAZKO URTEBETEAK
TORTURA ESPAINIAKO ERREINUAN
Behin sektan sarturik
ezinezkoa egiten zaie ateratzea
eta ez dute bihurtu nahi
ez egia esan
baina uraren froga egiten zaie, haren gainean hondoratu barik ibiltzen direlarik, eta beste zantzu batzuk ere bai, infamatuak gogor tematzen dira ezetzean eta inoiz konturatu barik ateratzen zaie badirela, nahiz eta hurrengo egunean ustea aldatu eta ezetz esan, baina gero diote beste batzuk ere markaturik daudela eta izenak botatzen dituzte eta inork esan izan du inoiz, deskuidaturik, ezin zezakeela esan. Eta hurrengo egunean galdetu eta ukatu. Tormentu eta kordelekin aitortzen dute badirela, baina izatez benetan ez direla. Tentuz ibili behar da ha ta guzti be, deabruak limurtzen ditu-ta uka dezaten egia, euren delituak astunagoak izan daitezen sakrilegio horrekin,
baina tormentu eta kordelekin aitortzen dute badirela.
Relación de las maléficas de Cantabria
R.M. Azkuek bildua
(bertsio librea)