Iratzeen esporak
Iratzeen esporak
2009, poesia
80 orrialde
978-84-92468-15-7
azala: Maite Yurrebaso
Igor Estankona
1977, Artea
 
2020, poesia
2002, poesia
1998, poesia
 

 

AITA ETA ANAIA INDUSTRIALDETIK

 

Oraindik hutsik dauden partzeletan

belar zakar eta sikua.

Ez dago nahaste perfektuagorik

ahaide odola baino.

 

Zeruak eta egunek inarrosiak,

haltzen artetik igaro

eta uretan orriak diruditen

argi izpien ondotik doaz.

 

Gauza asko pasatu dira

igitaia zorrotzen antzera baina

gaur arrastirian

dena fintasuna.

 

Ez hunkidurarik

ez denborarik euren paparretan.

Aita eta anaia industrialdetik

elkarri hitz eginez bezala.

 

Denok behar izaten dugu,

atseden hartzea esaten zaio.

Eta harrotasunarekin ahalko balute

nire arrankariek ibaian gora igo haraino!