Iratzeen esporak
Iratzeen esporak
2009, poesia
80 orrialde
978-84-92468-15-7
azala: Maite Yurrebaso
Igor Estankona
1977, Artea
 
2020, poesia
2002, poesia
1998, poesia
 

 

GAUR EZAGUTU ZAITUT

 

Gaur ezagutu zaitut

solasaldiaz maitemindu naiz

berba eta berba ari nintzen artean

zuk berba egin didazu.

 

Zure ahizpa txikerraz maitemindu naiz,

deskribapen bakoitzaz:

zure herria, etxea, itsasoa.

 

Eguzkia sartu da gela suntsituan,

argi ezpalek min ematen dute.

 

Gaur ezagutu zaitut

eta orain neure burua zigortzen dut

ez naizelako egon zure zain

urte hauetan guztietan.