Iratzeen esporak
Iratzeen esporak
2009, poesia
80 orrialde
978-84-92468-15-7
azala: Maite Yurrebaso
Igor Estankona
1977, Artea
 
2020, poesia
2002, poesia
1998, poesia
 

 

AZULAK GAUEAN

 

Ezagutzen duzu abestia

Judy Collinsek kantatzen duena zapi zuri bat ahoan

sasoi bat dagoela jaiotzeko, sasoi bat hiltzeko

sasoi bat landatzeko, sasoi bat uzta biltzeko

sasoi bat gaixotzeko, sasoi bat osatzeko

sasoi bat barre egiteko, sasoi bat negar egiteko?

 

Bada, negar egin dugu

eta gaixotasunaren medikamentuek

aurpegia puztu didate

gorputza puztu didate ilea hazi zait

zure bularrak irin bustia izan dira

eta labanak amesgaizto baten antzera

zoramenezko egun argiz bizietatik

iritsi naiz gure amodioaren bakera

iraganaren hondakinen gainean

maitatu zaitut

mutil-lagun zaharraren gorpuaren gainean leun

ibili zara

ia genitalik gabe, dena adimena

eta atzamarra

burua zure trenbidean jarrita

etorkizuna entzuten da ahausika

etorkizuna entzuten da aurpegia erdi janda

aurpegia erdi janda badatorrela

erdi janda badatorrela

argia itzaliko dut, ardura ez badizu,

bakar-bakarrik zure begi azulak gauean.