Katamalo
Katamalo
2007, poesia
88 orrialde
978-84-86766-52-8
azala: Aritz Albaizar
Gotzon Barandiaran
1974, Larrabetzu
 
2024, poesia
2023, antzerkia
2018, saiakera
2015, nobela
2010, nobela
2004, poesia
 

 

HAUTSITAKO AULKIAK

 

Erletxeta auzoko lurpebidearen alboan

auto bat geratu da.

Gizon batek leihoa jaitsi eta

zenbatean zimeltzen zara, bekatugaia?

zenbatean idortzen zara, lore hila?

galdetu dio.

Eskertzen dizut lirikotasuna baina

hamar euroren truke jango dizut zakila,

hogeita hamarrean utziko dizut larrua jotzen,

erantzun dio.

Lurpebidearen alde bateko horman

afixa koloretsuak daude:

Malaisiako tigre fierrak,

zaldi gaineko malabaristak,

pianoa atzeko atzaparrekin jotzen duten elefanteak,

sareen aurkako trapezistak,

munduko zirkurik handiena!

Beste aldeko hormari begira dagoen katuak

mina bustita garbitzen du burua

bietan jarrai eta oferta 2x1 irakurtzen duen bitartean.

Erratza, zarama-poltsak eta hautsitako aulkiak.

Asma nezake zer duten batzeko, zer sobera.

Ez, ordea, zein lorezainek hautsi dizkien aulkiak,

zein lorajagolek behartu gura dituen

beherago jesartzera.

Erletxetako lurpebideko emakumeak

ez ditut egundo agurtu, nahiz egunero ezagutu,

nahiz gogoa izan aulkiak konpontzen laguntzeko.