Aurkibidea
Ez nire iritzia
mezukeriatzat hartu
LAR ESTUTZEN DUTEN
SOKAK NASAITU
Bakean uzten
ez gaituen eskaria
SOKA LABUR
Deitzeari utzi zenion egun batean
Min bizi batek hil zuen gure aita
Behiaren gutuna jaso dut postontzian
Ez dakit zertarako baina agian
Hamasei urterekin hautsi nuen garondoa
Kristalari jasangaitza zaio ispilua
IZERDIAK KATAMALOAREN SOKAK USTELTZEN DITUELA PROFITATUZ
Ez da sinesgarri
negartiaren auhena
Ilobak,
zerua zer den azaltzen
ahalegindu naizelako
Ilobak,
heriotza zer den
azaldu ez diodalako
Aurkibidea
Ez nire iritzia
mezukeriatzat hartu
LAR ESTUTZEN DUTEN
SOKAK NASAITU
Bakean uzten
ez gaituen eskaria
SOKA LABUR
Deitzeari utzi zenion egun batean
Min bizi batek hil zuen gure aita
Behiaren gutuna jaso dut postontzian
Ez dakit zertarako baina agian
Hamasei urterekin hautsi nuen garondoa
Kristalari jasangaitza zaio ispilua
IZERDIAK KATAMALOAREN SOKAK USTELTZEN DITUELA PROFITATUZ
Ez da sinesgarri
negartiaren auhena
Ilobak,
zerua zer den azaltzen
ahalegindu naizelako
Ilobak,
heriotza zer den
azaldu ez diodalako
GOGOTIK ERORI
Ama eredugarria naiz,
gidaliburuetakoa.
Eguna lau gedar, bost agur,
sei plater eta zazpi sorbalda kolperekin
iragan dezakedala sinetsarazi dizuet,
pozik nagoela
urdindu zaizkidan ileek
lantzean autobusa hartzeko
aitzakia ematen didatelako.
Ahaztu baduzue ere,
neu hurbildu nintzen zuen lurretara,
neuk ikasi nuen zuen berbakera,
besarkadez eskertu nizuen harrera.
Arreta eskea mendekutik banandu eta
zenbat aldiz uzkurtu behar dut begirada?
Helbide ezezagunen babesa atzendu arren
ez dute sakonera nahikoa nire begizuloek?
Mina ematen dizuelako
ez didazue galdetzen
zerk mintzen nauen,
gogotik erori zaizue
banaizela zuek gabe ere.
Isilik zaudete,
alboan egotea,
diodanarekin bat egitea
nahikoa dela deritzozue.
Horrela antzezten dizkidazue
maitasuna
elkartasuna
adiskidetasuna
(eta berba potoloegi horiek).