Aurkibidea
Haize zirimola azkarrek inarrosten dute
Amets egitea debekatua zaionean
Noiztenka bere oinak iturrira zuzentzen dira
Gure erroez, gure eleez, gure jendeez
Mendian gora abiatzean herriak, bideak eta jendeak
Altzairateko bide juntan noizbehinka
Aturri hegitik Miñoren ezpondetaraino
Erreka tematsua izan zen, salbaia eta moldakaitza
Burdin herdoilduaren eta gaur egungo
Zurzuri egurrezko axis mundi zardaia dago erdian
Egia baldin bada hil arte bizi behar dugula
Bele beltz ausartak nagi jostatzen dira
Arrotz herrestatzat baldin bagaituzte ere
Jagoitik basamortu horailak ditut desiratzen
Oihan biluzietako argi gune ixiletan...
Ibiakoitz arratsalde eurizu baten...
Behialako sukaldearen ilunbe maiteminduak...
Gauaren oihal ahula urratuz...
Apirila amoltsuki hurbildu zen...
Ohaide abandonatuaren ohoretan...
Hogeita bost mila jende ginen...
Noizean behin zapaltzen gintuztenak...
Geure golkoak noizbait ordea...
Argi leinururantz abiatu ginen...
ITSASOAREN BIHOTZERAINO
Aurkibidea
Haize zirimola azkarrek inarrosten dute
Amets egitea debekatua zaionean
Noiztenka bere oinak iturrira zuzentzen dira
Gure erroez, gure eleez, gure jendeez
Mendian gora abiatzean herriak, bideak eta jendeak
Altzairateko bide juntan noizbehinka
Aturri hegitik Miñoren ezpondetaraino
Erreka tematsua izan zen, salbaia eta moldakaitza
Burdin herdoilduaren eta gaur egungo
Zurzuri egurrezko axis mundi zardaia dago erdian
Egia baldin bada hil arte bizi behar dugula
Bele beltz ausartak nagi jostatzen dira
Arrotz herrestatzat baldin bagaituzte ere
Jagoitik basamortu horailak ditut desiratzen
Oihan biluzietako argi gune ixiletan...
Ibiakoitz arratsalde eurizu baten...
Behialako sukaldearen ilunbe maiteminduak...
Gauaren oihal ahula urratuz...
Apirila amoltsuki hurbildu zen...
Ohaide abandonatuaren ohoretan...
Hogeita bost mila jende ginen...
Noizean behin zapaltzen gintuztenak...
Geure golkoak noizbait ordea...
Argi leinururantz abiatu ginen...
ITSASOAREN BIHOTZERAINO
Aizkoraren musu zorrotzaz, behialako enbor ustelduaren altzotik sugea zirristatu zen, iraztorrean barna. Oihaneko aztien inguruan gordetzen ginen anai-arreba anitzek hikaren mintzoa geneukan altxor:
zer ari haiz kuttuna?
eskatzen genion, adibidez, lur mokor egarritsuak purruskatzen zituenari, eta sugearen zara-zara arina lagun ihardesten zigun:
amerria lantzen dinat.
Berunezko zeruak zilatzen zituzten gero, enara unatuek, miruek, beleek, sai lasaiek. Kukuak aihen zaharrean kantatu arren, ohartzen ginen zapalkuntzaren erresuman amodiorik ez zegokeela, bakardadea eta desterruaren erreinua baino. Ordea, eraik genezazkeen habiak ez ziren beti gure umeentzat.