Aurkibidea
Haize zirimola azkarrek inarrosten dute
Amets egitea debekatua zaionean
Noiztenka bere oinak iturrira zuzentzen dira
Gure erroez, gure eleez, gure jendeez
Mendian gora abiatzean herriak, bideak eta jendeak
Altzairateko bide juntan noizbehinka
Aturri hegitik Miñoren ezpondetaraino
Erreka tematsua izan zen, salbaia eta moldakaitza
Burdin herdoilduaren eta gaur egungo
Zurzuri egurrezko axis mundi zardaia dago erdian
Bele beltz ausartak nagi jostatzen dira
Arrotz herrestatzat baldin bagaituzte ere
Jagoitik basamortu horailak ditut desiratzen
Oihan biluzietako argi gune ixiletan...
Ibiakoitz arratsalde eurizu baten...
Behialako sukaldearen ilunbe maiteminduak...
Gauaren oihal ahula urratuz...
Apirila amoltsuki hurbildu zen...
Ohaide abandonatuaren ohoretan...
Hogeita bost mila jende ginen...
Noizean behin zapaltzen gintuztenak...
Geure golkoak noizbait ordea...
Argi leinururantz abiatu ginen...
ITSASOAREN BIHOTZERAINO
Aurkibidea
Haize zirimola azkarrek inarrosten dute
Amets egitea debekatua zaionean
Noiztenka bere oinak iturrira zuzentzen dira
Gure erroez, gure eleez, gure jendeez
Mendian gora abiatzean herriak, bideak eta jendeak
Altzairateko bide juntan noizbehinka
Aturri hegitik Miñoren ezpondetaraino
Erreka tematsua izan zen, salbaia eta moldakaitza
Burdin herdoilduaren eta gaur egungo
Zurzuri egurrezko axis mundi zardaia dago erdian
Bele beltz ausartak nagi jostatzen dira
Arrotz herrestatzat baldin bagaituzte ere
Jagoitik basamortu horailak ditut desiratzen
Oihan biluzietako argi gune ixiletan...
Ibiakoitz arratsalde eurizu baten...
Behialako sukaldearen ilunbe maiteminduak...
Gauaren oihal ahula urratuz...
Apirila amoltsuki hurbildu zen...
Ohaide abandonatuaren ohoretan...
Hogeita bost mila jende ginen...
Noizean behin zapaltzen gintuztenak...
Geure golkoak noizbait ordea...
Argi leinururantz abiatu ginen...
ITSASOAREN BIHOTZERAINO
Egia baldin bada hil arte bizi behar dugula,
bizi gaitezen beraz:
bakardadearen urrakoa bihotzean zabalik,
dolorezko opari gisa haize hotzei
ahuspez eskainirik,
haragi puska utziak idor dakizkigun.
zergatik xuxen bizi garen sekula eskatu gabe,
bizi gaitezen beraz:
maitatzen edo maitatuak izaten
ez dakigula onar dezagun behin,
amets gaiztoak eta dudaren zurrunbiloak
burumuinak udalatuz
leher daitezela
eta argi lehia minbera horretan
gaueko segundo bihikak oro
bakardadearen zedarri bekizkigu...
egia baldin bada hil arte bizi behar dugula.