Hemen gauak lau ertz ditu
Hemen gauak lau ertz ditu
1996, poesia
66 orrialde
84-86766-68-0
azala: Conrad Felixmüller
Mikel Ibarguren
1967, Zestoa
 
2011, poesia
2002, poesia
 

 

Zure libertatea amestu nahi dut

Orain zu maitatzeko froga-agiririk behar ez dudanean

Isilean maite zaitut abisu eman gabe

Gogo herrari honekin esku berridatziokin

Zuretzat gordeak ditut aditz imitaezin guztiak

Apiril eta irail oraindik sortugabeak

Handik nator eta harantz noa

Zuk eta nik dakigu bakarrik

Leku bat bilatu nahi dut zure biziaro bakoitzean

Nahi zaitut gauaren arartekotasunik gabe biluzik eta huts nagoenean

Lohiri desabitatua da tristezia hau

Eta buztinezko mina dut bihotzean

Zure ezpainak berretsiko nituzke behin eta berriz

Oilarite berriak ohereskatu nahi dizkizut oinuts zaitzaten

Nonahizaterik gabeak gara ordea gu

Eta ostertz honez haraindi zaude beti

Itxaroan

Beste zerurik baden galdetzen dut

Baden berriemailerik begi herriminduetan

Izan ginen behiala baina zure loa behar dut nirearen ondoan

Ene eskuak apatridak dira orain