Hemen gauak lau ertz ditu
Hemen gauak lau ertz ditu
1996, poesia
66 orrialde
84-86766-68-0
azala: Conrad Felixmüller
Mikel Ibarguren
1967, Zestoa
 
2011, poesia
2002, poesia
 

 

Bihoztoi naiz

Bakardadearen elasturiak sortutako lekuetan

Goiztiri lanbrotsuek irakur ezin daitezkeen

Paper hezeak dirudite

Ortozik doa nire auhena

Nik ez dut hilburukorik utziko

Ez daukadana da daukadan guztia

Gaur bezalako egun batean galdu nuen sorterria

Eta harrezkero

Lur zati bat daramat bihotzaren zuloan