Hemen gauak lau ertz ditu
Hemen gauak lau ertz ditu
1996, poesia
66 orrialde
84-86766-68-0
azala: Conrad Felixmüller
Mikel Ibarguren
1967, Zestoa
 
2011, poesia
2002, poesia
 

 

Lehendabizi zure begiak ahoa

        lepoa gingila adatsa

Sorbaldak bizkarra bularrak

        gero besapea sabela sexua arrosa

Zila ipurdia aldakak ezpainak

        Zestoa zangoak oinak behatzak

Oin azpiak titiburuak

        eta sorbaldak ahoa bularrak

Zure begiak bizkarra Kemper

        Ipurdia oinak ezpainak

Lepoa zila behatzak titiburuak

        zangoak sexua arrosa sabela

Adatsa aldakak Fresnes besapeak

        Eta azkenik esku biluzi bat

Zure izateko era laztantzen