Hemen gauak lau ertz ditu
Hemen gauak lau ertz ditu
1996, poesia
66 orrialde
84-86766-68-0
azala: Conrad Felixmüller
Mikel Ibarguren
1967, Zestoa
 
2011, poesia
2002, poesia
 

 

Begiak ireki gabe

Egunak zuribeltzean irudikatzen ditut

Eta ene gogo antzigartuan

Mila bider asmatzen zaitut

Eta beste mila bider ezabatzen

Malko zaurituen haragi bizitan

Sentimendu biluzien bila

Instant galdu baten bila abiatzen naiz

Eta geroak oroituz

Iraganaren uharak lotzen nau

Irri ezezagunak ferekatzen