Aurkibidea
Hitzaurrea
Iñigo Aranbarri / Jose Luis Otamendi
LAU ERTZ GAUKO
LAU ERTZ ARROTZ
Neure gogoetetan erbesteraturik
Olaturik gabeko lurralde batean naiz
Iluntze urdina zatika erortzen ari den honetan
Lanbro urratuak memoriaren hemerotekan
Jendarmak aurretik Jendarmak atzetik
Arrastiria orri hautsia denean
LAU ERTZ HANGO
Bihar ere beste egun bat izanen da
Itsasbeherak berarekin eraman du gaua
Bihar bata bestearen enkontrura abiatuko gara
Ispilurik gabe dihardut nire aurpegiaren bila
Sar nazazu zeure pentsamenduan
Ene ahosabaian galtzen ikus dezakezu
LAU ERTZEN HARAINDI
Zure adioa eurite osteko isiltzearena bezala da
Patioari bueltak eman dizkiodan heinean
Aurkibidea
Hitzaurrea
Iñigo Aranbarri / Jose Luis Otamendi
LAU ERTZ GAUKO
LAU ERTZ ARROTZ
Neure gogoetetan erbesteraturik
Olaturik gabeko lurralde batean naiz
Iluntze urdina zatika erortzen ari den honetan
Lanbro urratuak memoriaren hemerotekan
Jendarmak aurretik Jendarmak atzetik
Arrastiria orri hautsia denean
LAU ERTZ HANGO
Bihar ere beste egun bat izanen da
Itsasbeherak berarekin eraman du gaua
Bihar bata bestearen enkontrura abiatuko gara
Ispilurik gabe dihardut nire aurpegiaren bila
Sar nazazu zeure pentsamenduan
Ene ahosabaian galtzen ikus dezakezu
LAU ERTZEN HARAINDI
Zure adioa eurite osteko isiltzearena bezala da
Patioari bueltak eman dizkiodan heinean
Goizean patioko putzu isiletan elkartzen dira usoak
Izenik gabeko egun grisetan
Eta kale bustietako putzuetan irudikatzen ditut
Zure oinetako beltzak bustirik
Iragan galduetako aldirietan arrotz
Baina gaur izenik gabe agertu dira hezurrezko zuhaitz bustiak
Izenik gabe isurtzen dira estratetako erosta-zotinak
Eta begi tristeak dituzte usoek
Izenik gabe dira zure ferekak ene gorputzean
Eta ezabatuz doaz
Izenik gabe datoz oroitzapenak nonbaitetik
Gabon gaua da arkatzik gabe gelditu den presoarentzat
Gabon gaua gutunik gabeko postontzietan
Eta kartoizko kaxa bustiak dirudite etxe bustiek euripean