Aurkibidea
ESPALOIAN DAGO MUNDUAREN XILKOA?
UTZ NAZAZU PAKEAN
Hildakoen artean izendatu ninduten
Aintzinako artzainaren harrotasuna
URA ETA ODOLA BILDU DITUN
Atzo zamalkatu nintzen, desinhibiturik
Nire hatzek hire ile jorien artean
Amildegiko ahoraino hurbildu nindunan
BERE PASIOEN BIKTIMA IZAN ZEN
HODEI GORRIAK JOTZEN
Aurkibidea
ESPALOIAN DAGO MUNDUAREN XILKOA?
UTZ NAZAZU PAKEAN
Hildakoen artean izendatu ninduten
Aintzinako artzainaren harrotasuna
URA ETA ODOLA BILDU DITUN
Atzo zamalkatu nintzen, desinhibiturik
Nire hatzek hire ile jorien artean
Amildegiko ahoraino hurbildu nindunan
BERE PASIOEN BIKTIMA IZAN ZEN
HODEI GORRIAK JOTZEN
Munduaz pentsatzen ari nintzen bakarti
Munduaz pentsatzen ari nintzen bakarti,
aurreuste goibelek lagundurik.
Gau iluna zen,
hala ere mendi hurbila antzematen nuen,
errekaren hotsa ene baitan dardaraka.
Dena dela ezin nintzen lasaitu,
korapilotsuegia zen kontua lerro gutxitan laburtzeko,
eta laguntza behar izan nuen.
Dei egin nuen entengabeki orduan,
baina inor ez zen agertu.
Morroirik ez neukan eta egoitza hagitz haundia zen,
morroiak izan banitu
ez zitzaizkidaketen etorriko.
Txakurrek bai zaunka egin zidatela,
neuk nahi baino hagitz gehiago.
Hondarrean, bakarti jarraitzea erabaki, onartu nuen,
mundua eta izarrak gogoratuz,
hodeitzar ilunek lagundurik,
errekako uharri gertuen garraska igarriz.
Norbaitek erran lezake nirekin hain gaizki
ez zirela portatu, alegia,
begi bat hantuta eta zangoa erabat zaurituta jaso nituen,
itotzeko zorian egon nintzenik aipatu gabe.
Geroago azterketa egitera joan, baina alferrik,
zauri haien sorburua ez zuten aitortu nahi.
Oihu egin nuen anitz,
ia kristalak apurtu arte,
baina amore ematea erabaki nuen momentuz
haiei jakinarazteko erabateko modu bat
erabili beharra neukan eta.
Izan ere ez zidaten dohainik deus ere eman,
bide luzea ibili behar izan nuen honaino heltzeko
eta ez dakit oraingoz nola agituko diren
hurrengo gertaerak;
gauza bakar batez nago seguru, zera,
ez dudala beharko oraino zamatu dudan karga guztia.
Gauzak badira oso klaru erran ezin direnak,
baina gehiengoak arrunt ongi ulertzen ditu,
hitz estaliez mintzatu arren.
Lagunek, elkartzean, ulertzeko ñikada
elkarri egiten diote eta,
gutxi erran arren,
edo elkarrekiko keinuen bitartez,
irri egiten dute;
kanpokoak txunditurik so egiten die,
deus ere konprenitu gabe.
Gauak jarraitu ahala
errekako uharriak astiro-astiro
arrodatzen ari zirela, aintzinatik,
mila urtetako plangintza pentsatuaren arabera,
aditu nuen.
Orain, ohantzean, milurteko hodei batean
flotatzen sentitzen naiz,
jaio nintzeneko herriaz, galtzamotza belaunetaraino
ailegatzen zitzaizkidaneko garaiaz
pentsatuz.
hauxe bait dugu gure etxea
eta haiek arrotzak.
Venezian-n gaude ehunka ere bai,
hiltzen ari den hiri fantastikoa zaintzen,
eta egun hauetan ez dugu
mozorrotu behar, katu itsuok,
beti ihauterietan bait gabiltza,
zanbuluka, hordituriko, ipuin batean
amestutako karriketan.
Geu gara gondolarien gidariak
jakin bait dakigu zehatz mehatz
itsasoa zergatik iraungitzen ari den,
baina hori da gure sekretua;
hauxe bait dugu gure etxea
eta turistak arrotzak dira.
Hemen gaude ere ehunka, milaka,
karrika, zulo, espaloietan,
zelai, sakan, baso, mendietan,
eta ongi zainduak etxeetan ere,
haztamuka gabiltzan katu itsuok.