Aurkibidea
UTZ NAZAZU PAKEAN
Hildakoen artean izendatu ninduten
Aintzinako artzainaren harrotasuna
URA ETA ODOLA BILDU DITUN
Atzo zamalkatu nintzen, desinhibiturik
Nire hatzek hire ile jorien artean
Amildegiko ahoraino hurbildu nindunan
BERE PASIOEN BIKTIMA IZAN ZEN
Munduaz pentsatzen ari nintzen bakarti
HODEI GORRIAK JOTZEN
Aurkibidea
UTZ NAZAZU PAKEAN
Hildakoen artean izendatu ninduten
Aintzinako artzainaren harrotasuna
URA ETA ODOLA BILDU DITUN
Atzo zamalkatu nintzen, desinhibiturik
Nire hatzek hire ile jorien artean
Amildegiko ahoraino hurbildu nindunan
BERE PASIOEN BIKTIMA IZAN ZEN
Munduaz pentsatzen ari nintzen bakarti
HODEI GORRIAK JOTZEN
ESPALOIAN DAGO MUNDUAREN XILKOA?
Bai, hortxe dago amarekiko loturaren seinale, marka hori, edo zentrutzat hartzen den kontu hori, xilkoa, espaloian bertan, «zerrautsa eta odola garbituz gero». Zergatik ba? Egun batean otu zitzaidalako, eta oraingoan, poema bilduma honen izenburutzat hartu dudanez gero, nolabait azaldu behar dut. Gaur egun espaloietan aurkitzen dugu hiriko babeslekua, behin behinekoz bederen, oinezkoek, jende arruntak. Espaloietan lagunak bait ditugu hiriko mundu honetan, «zerrautsa eta odola garbituz gero», galtzada gehienez kotxeen eremua bait da, prozesio edo manifestazioak direlarik ezik (kotxea, hots: natura eta gizartearekiko oldakortasunaren sinbolo ageria). Poesia hartzen dut oraingoan lagunen arteko solasaldi berezi bat bezala, gaur nahiko kulturkontrako balore dena: hauxe da niretzat munduaren xilkoa, lagunekin lotzen nauen lokarriaren marka, espaloian dagoena, babesaren antzekoa.
Hemen aurkitu ditzakezun poemak amorraziozko-gerrazko, amodiozko eta erotasunari buruzkoak sailkatu ditut, eta bestetzu ere badira; denetarikoak beraz. Nobela eta poema liburuetan ataleen izenburuak gustatzen zaizkit, eta erreportaia eta artikulu luzeetan tartekako azpitituluak ere bai. Horrela aukera dezakezu hobe nondik hasi eta ea pena merezi duen osoa irakurtzeak. Hemen ere parada bera du irakurleak, alegia, nahi duen lekutik hasi eta puska bat gustatzen bazaio liburuaren hasierari ekitea gero, nik emandako ordena bait du.
Izan ere, gerra eta amodioa, gorrotoa, amorrazioa eta sentiberatasuna, epika ere, agertzen dira non nahi poema hauetan, eta suizidio eta erotasunari buruzko manifestuak, eta natura iraungia, akitua, baina ez babesa bezala «belardietako lamia, Natura / erakorkor eta beldurgarria», espaloian bait dago munduaren xilkoa, geurea behinik behin, lagunekiko lotzen gaituen lokarriaren marka hori, zentru hori eta babesa (babesen bat geratzen bazaigu dagoeneko).