Aurkibidea
ESPALOIAN DAGO MUNDUAREN XILKOA?
UTZ NAZAZU PAKEAN
Hildakoen artean izendatu ninduten
Aintzinako artzainaren harrotasuna
URA ETA ODOLA BILDU DITUN
Atzo zamalkatu nintzen, desinhibiturik
Nire hatzek hire ile jorien artean
Amildegiko ahoraino hurbildu nindunan
BERE PASIOEN BIKTIMA IZAN ZEN
Munduaz pentsatzen ari nintzen bakarti
HODEI GORRIAK JOTZEN
Aurkibidea
ESPALOIAN DAGO MUNDUAREN XILKOA?
UTZ NAZAZU PAKEAN
Hildakoen artean izendatu ninduten
Aintzinako artzainaren harrotasuna
URA ETA ODOLA BILDU DITUN
Atzo zamalkatu nintzen, desinhibiturik
Nire hatzek hire ile jorien artean
Amildegiko ahoraino hurbildu nindunan
BERE PASIOEN BIKTIMA IZAN ZEN
Munduaz pentsatzen ari nintzen bakarti
HODEI GORRIAK JOTZEN
Aurkitzen zaitudan bakoitzean
(Broma II)
Aurkitzen zaitudan bakoitzean, andre laztana,
zure aurpegiera desfiguraturik dago,
oroitzapenez, malkoz,
edo eta gaizki lo egiteagatik sinpleki.
Ohantze eder bat erakutsi nahi dizut,
zure aurpegiera harro horretako zauriak
sendatzeko leku aproposa,
hainbeste agitazio eta susmo,
neke eta gogaitasun baretzeko toki gozoa.
Baina ene gonbidapen zintzo eta garbia
arbuiatzen duzu beti, moñoña;
denbora iragatearen kontua dela pentsatuz
kontsolatzen naiz sarritan;
baina ez zait atsegin azalpen hori benetan.
Gaur ez du euria egin, eguzki zaurikorra ere
ezin izan da irten eta
hodei batek ere ez dizu negarrarazi, laztana,
horregatik erabaki dut zure etxera joatea
zure loaldia zaintzeko asmotan.
Zure logelan ezkutuki sartu
gau dardarati honetan
eta ohartu ahal izan naiz, oi oinaze,
gizonezko batekin zeundela,
gaizki lo egiten ari zinela, egiatan,
agitaturik, ezinegonez.
Zurekin zegoen gizon biluziak
lasai lo egiten zuen, ordea.
Lehendabiziko unetan erahiltzeko gogoak
sartu zitzaizkidan, baina ez neukan zerez.
Pazientki itxadon nuen ohantze ondoan,
txakur leialaren antzera,
gaua pasatuz gero gizonezko aurpegiera
ikusi ahal izateko moduan.
Goizaldeko argiaren lenenbiziko errainuak
leihotik sartu zirenean,
urduri aurpegiari hurbildu nintzaion
baina ezin nituen igarri
gizon lasai haren markak;
egunsenti bukaezinari itxaroten jarraitu nuen
oso garbi, hondarrean, nor zen ikusi ahal izateko:
zure senarra benetan.
Horrore! Ia harrapaladan
logelatik atera nintzen
zaratarik gabe, noski.