Aurkibidea
ESPALOIAN DAGO MUNDUAREN XILKOA?
UTZ NAZAZU PAKEAN
Hildakoen artean izendatu ninduten
URA ETA ODOLA BILDU DITUN
Atzo zamalkatu nintzen, desinhibiturik
Nire hatzek hire ile jorien artean
Amildegiko ahoraino hurbildu nindunan
BERE PASIOEN BIKTIMA IZAN ZEN
Munduaz pentsatzen ari nintzen bakarti
HODEI GORRIAK JOTZEN
Aurkibidea
ESPALOIAN DAGO MUNDUAREN XILKOA?
UTZ NAZAZU PAKEAN
Hildakoen artean izendatu ninduten
URA ETA ODOLA BILDU DITUN
Atzo zamalkatu nintzen, desinhibiturik
Nire hatzek hire ile jorien artean
Amildegiko ahoraino hurbildu nindunan
BERE PASIOEN BIKTIMA IZAN ZEN
Munduaz pentsatzen ari nintzen bakarti
HODEI GORRIAK JOTZEN
Aintzinako artzainaren harrotasuna
(Truke garaietako poema)
Nire edozein ardik, atzerritar hori,
zure oihal preziatu guztiek adina
balio du behinik behin.
Ezin didazu nahasi,
gezurti horrek,
egunero eraisten bait diet
eta beren izenak
neuk asmatu nituen,
sugearekin mintzatuz gero.
Nire ardiek ere solas egiten didate
izuak harrapatutako begiez
eta maite naute benetan,
nire txakurra baino gehiago;
eta hil behar dutenik
ez dakitela, nik uste.
Mendian bakarrik egotean
laztankiago mintzatzen zaizkit,
eta ziur nago
zure oihal preziatu guztiek
baino askoz gehiago
balio dutela,
purtxileria merkatari hori.