Espaloian dago munduaren xilkoa
Espaloian dago munduaren xilkoa
1989, poesia
102 orrialde
84-86766-15-X
azala: Ester Fernandez
Joakin Balentzia
1947, Iruņea
 
 

 

Ezpainetako hezedura

 

Hezedura, ezpainetako hezedura:

goikoak eta behekoak. Goikoetan

nire mihia aise ohartzen da

hezetasuna dariela,

fruitu gozo bat dastatzen bezala.

Behekoen hezetasuna bere begietan,

bere pilpira berezian,

bere antsian

isladatzen dela somatzen dut;

bere gorputz osoak oihukatzen du

atea irekia duela,

sartzera gonbidatuz.

Baina desiraren jokua luzatzeko asmoz

astiro-astiro sorbalda,

izterrak, ile kirimilatuak

laztantzen dizkiot eta,

hondarrean, aztertzen dut

heze duen sarbidea.

Hezedura, ezpainetako hezedura.