Zainetan murrailak
Zainetan murrailak
1987, poesia
82 orrialde
84-86766-02-8
azala: Joxean Muņoz
Jose Luis Otamendi
1959, Azpeitia
 
2022, poesia
2019, poesia
2014, poesia
2007, poesia
2000, poesia
1999, narrazioak
1995, poesia
1990, poesia
 

 

Errusiako estepetan aurki zaitzaket biluzik

haize hotzaren besoek kolpatua

lastozkoak bailiran zure soinadarrak

eta adatsa

 

honuntzago bilatu nahi zaitut

tximinia herdoilduak eta

mendiko harkaitzak

kaiu ajatuak lekuko direla

maitasuna ez bait da gaua izendatzea

gauean sartuta ilunpea izatea baino

ez bait da arrosa biltzea

heriotza urez oinaze apaina bihurtzea

nik hemen nahi zaitut

ene eskuen dardar artean zarena

orduen mugetan hara eta hona kontrabandista trebea

nik hemen ukitu

sutsuki desiratzen zaitut

nik hemen maitale hondogabea behar dut