Aurkibidea
Gaua zulatzen duten ahausietan
Eskeintzak
Egunak
Itsasoa kristalezko goldez hildokatu
Arratsalde honetako orduak
Zure ezpainetako freskotasun bustia
Zure soinaren irrikaz irristatzen naiz
Zure irudi hautsia berrosotzeko
Zilarrezko garrak, belarra leunki musukatuz
Gogoratzen ote zara ortzia eta itsasoa
Itzala jo dute izarrek
Hautsi egin dira gau-eztarriaren sokak
Euria eta biok elkarregaz berbetan
Egunsentiko trenak
Izerdi hotz han, tantok, ez ote
Erraietako amorruan txertaturiko
Imsomnioa
Soneto profanatuak
Euskal mitologia
Azkena
Aurkibidea
Gaua zulatzen duten ahausietan
Eskeintzak
Egunak
Itsasoa kristalezko goldez hildokatu
Arratsalde honetako orduak
Zure ezpainetako freskotasun bustia
Zure soinaren irrikaz irristatzen naiz
Zure irudi hautsia berrosotzeko
Zilarrezko garrak, belarra leunki musukatuz
Gogoratzen ote zara ortzia eta itsasoa
Itzala jo dute izarrek
Hautsi egin dira gau-eztarriaren sokak
Euria eta biok elkarregaz berbetan
Egunsentiko trenak
Izerdi hotz han, tantok, ez ote
Erraietako amorruan txertaturiko
Imsomnioa
Soneto profanatuak
Euskal mitologia
Azkena
Zeurera itzuliko naiz
aintzinako itsaso zaharra
kale urdinen biltokian
duzun kaioen katedralera.
Zeurera itzuliko naiz
egarri apartsuetan eskuak
erritmo hautsiak ahoan
begiak uhin higiduretan asetzera.
Zeurera itzuliko naiz
zelan blues zaharkituen notak
kitarra nekatuen soketan
halaxe neu talako hostoen dardaretara.
Zeurera itzuliko naiz
deihadar eginda mintzoak
azken eremu gardenetan
aroen harietan betirako ezereztatzera.