Aurkibidea
Gaua zulatzen duten ahausietan
Eskeintzak
Egunak
Itsasoa kristalezko goldez hildokatu
Arratsalde honetako orduak
Zure ezpainetako freskotasun bustia
Zure soinaren irrikaz irristatzen naiz
Zure irudi hautsia berrosotzeko
Zilarrezko garrak, belarra leunki musukatuz
Itzala jo dute izarrek
Hautsi egin dira gau-eztarriaren sokak
Euria eta biok elkarregaz berbetan
Egunsentiko trenak
Izerdi hotz han, tantok, ez ote
Erraietako amorruan txertaturiko
Imsomnioa
Soneto profanatuak
Euskal mitologia
Azkena
Aurkibidea
Gaua zulatzen duten ahausietan
Eskeintzak
Egunak
Itsasoa kristalezko goldez hildokatu
Arratsalde honetako orduak
Zure ezpainetako freskotasun bustia
Zure soinaren irrikaz irristatzen naiz
Zure irudi hautsia berrosotzeko
Zilarrezko garrak, belarra leunki musukatuz
Itzala jo dute izarrek
Hautsi egin dira gau-eztarriaren sokak
Euria eta biok elkarregaz berbetan
Egunsentiko trenak
Izerdi hotz han, tantok, ez ote
Erraietako amorruan txertaturiko
Imsomnioa
Soneto profanatuak
Euskal mitologia
Azkena
Gogoratzen ote zara ortzia eta itsasoa
elkarren besoetan desegiten diren une hartaz?
Gaurkoan ezpaina da, odoletan,
ihidietaraino labanduz hedatzen den itzalak
iluntasun ileguritsuz tindatzen dituenean mendi maldak;
enarak iheska hegaldatzen dira, gaua buztanetan,
marfil zorrotzezko hotsez eztenkatuz airea.
Baso hostotsuetako laberinto zinbeletan barrena
piztu egiten dira, izarniakorrak, izarrak
gaupiztien nini distiratsuetan.
Oraintxe epelagotzen direlarik portuko harri kresaltsuak
untzi zaitut neure oroitzapen itsasoan nabigatzen,
ezinaren minak eraginda, uhara luzea utziz bertan.
Desagertu egin da uhara, ostenduz,
itsasgainean nagiki etzundako ilargi-adarpean
urrezko labain ezabatsua, laranja atal irudi,
Eta portuko hareatza hezetsua ere urrezkoa.
Odoleztatu egingo da mendien lepoa ekiaren isuriaz.
Uhartetik abiatuko dira kaioak kairantz
buztanez egunsentiaren norabidea marraztuz
desegiten ari izango den behelaino mehe
zarpailtsuan. Ez da izanen ez uhararik ez
ilargi adarrik, altzairuzko itsasgaina
eguzki printzez urreztatua baino.