Aurkibidea
Gaua zulatzen duten ahausietan
Eskeintzak
Egunak
Itsasoa kristalezko goldez hildokatu
Arratsalde honetako orduak
Zure ezpainetako freskotasun bustia
Zure soinaren irrikaz irristatzen naiz
Zure irudi hautsia berrosotzeko
Zilarrezko garrak, belarra leunki musukatuz
Gogoratzen ote zara ortzia eta itsasoa
Itzala jo dute izarrek
Hautsi egin dira gau-eztarriaren sokak
Euria eta biok elkarregaz berbetan
Egunsentiko trenak
Izerdi hotz han, tantok, ez ote
Erraietako amorruan txertaturiko
Imsomnioa
Soneto profanatuak
Euskal mitologia
Azkena
Aurkibidea
Gaua zulatzen duten ahausietan
Eskeintzak
Egunak
Itsasoa kristalezko goldez hildokatu
Arratsalde honetako orduak
Zure ezpainetako freskotasun bustia
Zure soinaren irrikaz irristatzen naiz
Zure irudi hautsia berrosotzeko
Zilarrezko garrak, belarra leunki musukatuz
Gogoratzen ote zara ortzia eta itsasoa
Itzala jo dute izarrek
Hautsi egin dira gau-eztarriaren sokak
Euria eta biok elkarregaz berbetan
Egunsentiko trenak
Izerdi hotz han, tantok, ez ote
Erraietako amorruan txertaturiko
Imsomnioa
Soneto profanatuak
Euskal mitologia
Azkena
Martari
Su gabeko alderantzizko kea
lainoa, mendi maldeetan behera
itsaso ferdearen erribera,
egunsentiko esku lehun askea;
emeki zabaltzen den atea,
zuhaiztien maitemin laztanbera,
lobelarrezko ametsen sendera,
burdin mailarik ez duzun katea,
deuseztu egiten den kubritxeta,
goizargia urratzen duen ganibeta,
begirik gabeko aurpegi mutu;
ainendi zeure magalean bustiz
oroimena gal, desegin neu guztiz,
betirako ez izatera lotu.