Aurkibidea
Gaua zulatzen duten ahausietan
Eskeintzak
Egunak
Itsasoa kristalezko goldez hildokatu
Arratsalde honetako orduak
Zure ezpainetako freskotasun bustia
Zure soinaren irrikaz irristatzen naiz
Zure irudi hautsia berrosotzeko
Zilarrezko garrak, belarra leunki musukatuz
Gogoratzen ote zara ortzia eta itsasoa
Itzala jo dute izarrek
Hautsi egin dira gau-eztarriaren sokak
Euria eta biok elkarregaz berbetan
Egunsentiko trenak
Izerdi hotz han, tantok, ez ote
Erraietako amorruan txertaturiko
Imsomnioa
Soneto profanatuak
Euskal mitologia
Azkena
Aurkibidea
Gaua zulatzen duten ahausietan
Eskeintzak
Egunak
Itsasoa kristalezko goldez hildokatu
Arratsalde honetako orduak
Zure ezpainetako freskotasun bustia
Zure soinaren irrikaz irristatzen naiz
Zure irudi hautsia berrosotzeko
Zilarrezko garrak, belarra leunki musukatuz
Gogoratzen ote zara ortzia eta itsasoa
Itzala jo dute izarrek
Hautsi egin dira gau-eztarriaren sokak
Euria eta biok elkarregaz berbetan
Egunsentiko trenak
Izerdi hotz han, tantok, ez ote
Erraietako amorruan txertaturiko
Imsomnioa
Soneto profanatuak
Euskal mitologia
Azkena
Lurrin urdinean zatoz
hurrindik
kezko ezpata eskuetan
zaldi isiltsuan zamalkari
hurbildu ahala
aurpegia ezabatuta desegin
egiten zaizun bisitaria
apatz baldarrez
loa ezartzera giharretan
garuneko baso korapilatsuetan barrena
arimalde galdutako biztanle telurikoak
esnatzeko ezkontzientziaren egunsentian
aintzinako alkimia formularen
eraginpean legez
logura logura
desmugetako oihalean
josten gaituzun hari epela
mutua
mehea
Logura
zaldun morearen zilueta dardaratia.