Aurkibidea
I kapitulua: Soli Deo Gloria
II kapitulua: Iulius exclusus
III kapitulua: In vino veritas
IV kapitulua: In vino disertus
V kapitulua: Sobria ebrietas
Epilogoa
Aurkibidea
I kapitulua: Soli Deo Gloria
II kapitulua: Iulius exclusus
III kapitulua: In vino veritas
IV kapitulua: In vino disertus
V kapitulua: Sobria ebrietas
Epilogoa
8
Balizko oilar batek izara azpian kausituko zituzkeen goiz hartan. Balizko oilar horrek kantuari lotu baino dezente beranduago esnatu ziren, ordea, gauak hainbat laino gaizto eraman eta, horren ordez, pena eta ihintzaz arrosatutako kimu bana utzirik.
Berrogeita bost urte ditut. Ez naiz aberatsa. Ez nago Gizarte Segurantzan alta emanda. Ez dut jubilazio planik ordaintzen. Nire ezpainetan betiko maiteko zaitut batek egiantza handiagoa dauka zureetan baino.
Betirako maitasunaren izenean egiten den promesa da, hautsiz gero, barkamena merezi duen bakarra.
Ilusio hiltzaile hau beldur da ilusioa hilko dioten.
Bizi osorako agintzen den maitasuna egun bakarrean, aste betean, urtean, hainbestean zimurtzen da. Horrelakoa da bizitza eta ez da sekula bestelakoa izango.
Arropa tropoiluan zetzan aulki gainean, eta denaren buruan hainbat bidai ajentziaren iragarkiak eta paperak ikusten ahal ziren. Hilabete batzuen buruan desagertzeko aholkua eman zieten, aholku bat baino gehiago ere bazela argi aski erakusten zuen moduan. Gastuak Fundazioaren kontura ziren.
Nora joango gara?
Ez dakit. Nire zorra ordaintzen ahal dudan toki batera. Gibel bat zor diot Fideli.
Kubara, orduan?
Kuba, Kuba... Kuba ez da Havana Club edaten ahal den toki bakarra, eta iraultzak nire gibela behar du; ez nire besoa, burua, edo mihia, ezta nire argazki-makina ere. Gibela, besterik ez besoak gurutzatu zituen buruaren atzean, eta pentsakor gelditu, sabaiari begira. Edonola ere, ardorik ez dagoen toki batera.