Hodei berdeak
Hodei berdeak
2003, nobela
296 orrialde
84-95511-56-8
azala: Xabi Alonso
Jon Alonso
1958, Iruņea
 
2023, nobela
2016, saiakera
2006, narrazioak
2001, rapsodia
1998, saiakera - nobela
1995, nobela
Hodei berdeak
2003, nobela
296 orrialde
84-95511-56-8
aurkibidea
 
Hodei berdeak
Jon Alonso, 2003
kritikak:
Esan beharrekoa edukitzea, Igor Estankona, Deia, 2003-07-29
«Datuen zehaztasunarekin fikzioaren eta errealitatearen marra lausoa ezabatzea, ahaztu araztea, lortzen du, eta ezinbestean historia ofizialak osatu duen bertsioa bezain zilegi bihurtzen ditu bestelako irakurketak ere».
Satorraren bonba ustela, Markos Zapiain, Berria, 2003-08-23
«Idazle nafarra espeleologo gisa infiltratzen da errealitatean, bere kaskoko linternaz errealitatearen askotariko geruzak argitzera. Halako xede eskerga lortzeko, ezin ohiko genero bakar bati beti atxiki».
Hodei berdeak, Xabier Gantzarain, The Balde, 2003-09-01
«Batek irakurtzen du Hodei berdeak, eta inoiz egon ez den leku batetik itzuliko balitz bezala sentitzen da. Eta bere buruaz gehiago dakiela. Beste batek beste zerbait aurki dezake liburu honetan».
Hodei berdeak, Jon Benito, The Balde, 2003-09-01
«Bizitzeko korapilo asko lotu behar dira. Korapilo horien islada da nobela hau. Garai baten eta interes batzuen kronika egiten baitigu idazleak, 60 eta 70eko Iruņean».
Fikzioa eta errealitatea, uztarri berean, Maider Ziaurritz, Beterriko Liburua, 2003-10-01
«Nobela honek irakurketa aktiboa eskatzen du; izan ere, dokumentazio lan handi baten ondorio da Hodei berdeak liburua, baina ez da nahikoa datu zaparrada, harreman sare korapilatsua bere horretan irenstea».
Eta euri berdea?, Asier Sarasola, Gara, 2003-10-08
«Metaforek sor dezaketen liluraz jakitun, azkenerako lagatzen du alerik ederrena; gerezi tantazko euritan lehertuko diren hodei berdeak, etorkizunak, esandako hazietatik dakarren uzta irudikatuz, garai berriei dei eginez bezala, itxaropena».
Hodei berdeak, Ana Unanue, Aizu!, 2003-11-01
«Ez da liburu erraza, konplexutasun handia ezkutatzen du bere baitan, baina egileak maisuki osatu du puzzlea, frankismoaren hondar urteetako gertaeren eta izen-abizenen anabasan ito gabe».
EAJk mendira jo zuenekoa, Aingeru Epaltza, Nabarra, 2004-05-01
«Guztiagatik ere, Hodei berdeak liburu ausarta dugu, inondik ere, hunkigarria eta irakurtzearen plazerarekin berradiskidetzen zaituena, mugarri bat gure iragan hurbilaren memoriaren errebindikazio literarioan. ».
Hodei berdeak, Irati Maraņon, aiaraldea.eus, 2014-02-12
«Jon Alonsoren beste nobela gomendagarri bat duzue hau. Goi-politikak eta espioitzak jende xumearen bizitzak nola baldintzatzen dituzten maisuki erakusten digu, gure iragan hurbilera egindako bidaia eder bezain krudel honekin».
Orrialderik onenetakoak, Aritz Galarraga, Argia, 2017-07-23
«Hodei berdeak liburu interesgarria da ikuspuntu askotatik, hasteko planteatzen duen jolas metaliterarioarengatik: nobela gisa hasten da kontakizuna, baina nobela horren gaineko oharrak irakurtzen hasiko gara halako batean».