Turista klasea
Turista klasea
2020, nobela
120 orrialde
978-84-17051-57-0
Azala: Maddi Zumalabe Irastorza
Kattalin Miner
1988, Hernani
 
Turista klasea
2020, nobela
120 orrialde
978-84-17051-57-0
aurkibidea
 
Turista klasea
Kattalin Miner, 2020

Esnatu, gosaldu, jantzi, motxila, paketea eta nortasun agiria hartu, Hendaiara joan, Pariserako trenari itxaron. Baliteke gaurkoa izatea azken bisita. Eta oraindik ez zaizkio natural ateratzen talegoa bezalako hitzak. Batzuetan fribolo samarrak iruditzen zaizkio haien arteko elkarrizketak, ez dutelako politikaz hitz egiten, baizik eta pelikulez, liburuez, ametsez. Barre egiten dute, elkar babesten dute.

      Uzkiari buruzko tailer batean ezagututako lagun txiletar batzuen etxean geratu zen lehenengo bisitan. Geroztik, ardo botilak hustu zituzten, “lagun” esan zioten elkarri, bizi zituzten biolentziak konpartitu. Baina haiei ez zien kontatu muga gurutzatuta trena hartzean sentitzen zuen izua, Charlie Hebdo-ren kontrako atentatua gertatu zenetik.

      Adiskidetasuna, elkartasuna, norberarengandik erauzi ezin ditugun beldurrak. Kattalin Minerren bigarren nobelan.

bideoak:
Artefaktua (2021-10-01)
Irutxuloko Hitza (2020-11-27)
Kultursharea (2020-11-27)
kritikak:
Bidaia fisikoak, bidaia psikologikoak, Aiora Sampedro, Berria, 2020-12-13
«Zapalkuntza ugariak gurutzatzen asmatzeko egileak egin beharreko diskurtsoaren ariketa konplexuak testua aberasten du».
Tren literatura, Javier Rojo, El Diario Vasco, 2021-01-30
«Istorioaren hasieran gertakariek hartzen dute kontakizunaren pisu osoa, baina abiatze azkar horren ondoren bidaian gertatzen direnak anekdota xume bihurtuta aurkezten dira, eta horien ordez pertsonaiaren kontzientziaren barrukoak hartzen du garrantzia».